Igande honetan, urriaren 16an, Isuo Sasiia abeslariak Ez zegoen ezer diskoa
aurkeztuko du bere etxe azpian, Poligonoko bolatokian,
19:00tan. Maketa erabat autoekoiztutakoa da, etxean eta Juli-juli tabernan.
Bertaratzen direnentzat ardo-goxoa egongo da, eta bolo partidatxoren bat
ere joka liteke.
Bestalde, Getariako Sokoa tabernan Izotz Barriok grabaturiko kontzertua ere
entzungai dago, Arraio Irratiko webgunean:
http://www.arraio.net/deskargak/2011/Kontzertuak/Isuo_Sasia.ogg