Suhiltzaileen parean dagoen espaloia berriz asfaltatu dute. Bestalde, Salbatore Mitxelena Ikastolan, Maria Etxetxiki eta jolas lekuaren artean zegoen horma berritzen ari dira, zuhaitzen zainak horma zaharra botatzeko arriskua zegoelako. Hori babesteko hesia ere jarriko zaio.
