Mantisa taldeak kontzertua eskainiko du datorren asteazkenean, hilaren 19an, 20:30etan hasita, Doka Donostiako Kafe Antzokian. Zarauztarrek The Get Up Kids estatubatuarren aurretik joko dute.
The Get Up Kids, Kansasko taldea (AEB), emo eszenako talde esanguratsuenetakoa izan da. 2005ean utzi zioten taldekideek elkarrekin jotzeari. Baina taula gainera itzuli dira, eta Donostiako kontzertuan azken diskoa aurkeztuko dute, There are rules izenekoa.
www.myspace.com/thegetupkids
Mantisa taldea 2004an sortu zen, Euskal Herriko hard core eszenan. Egun Iosu Gonzalezek (ahotsa eta gitarra), Ganix Illarramendik (gitarra eta bigarren ahotsa), Iñigo Azkuek (baxua) eta Iñaki Castrok osatzen dute laukotea. Iaz aurkeztu zuten lehen diskoa, Mantisa izenekoa, Iruñeko Gor diskoetxearen eskutik.
www.myspace.com/mantisa