Alde Zaharreko galtzada konpontzeko lanak hasiko dira astelehenean

Baleike 2011ko urriaren 13a

Alde Zaharreko zoruan dauden zulo eta bestelako kalteak konpontzeko lanak hasiko ditu datorren astelehenean, hilak 17, Zumaiako Udalak. Lan horien bidez, Alde Zaharrean, batik bat, garraio astunek sortu dituzten galtzada hondoratzeak eta zuloak konpont...

Alde Zaharreko zoruan dauden zulo eta bestelako kalteak konpontzeko lanak hasiko ditu datorren astelehenean, hilak 17, Zumaiako Udalak. Lan horien bidez, Alde Zaharrean, batik bat, garraio astunek sortu dituzten galtzada hondoratzeak eta zuloak konpontzea da helburu. Udalak herritarrei aurrez eskatzen die ahal bada Alde Zaharrera autoan ez joateko, lanek irauten duten bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide