Sanikolasak antolatzen hasteko herritarrekin bilduko da Udala

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 12a

Orioko San Nikolas festak antolatzen hasteko bilerak egingo ditu Udalak herritarrekin batera bihartik aurrera. Datozen hilabetetan guztira lau bilera egingo dituzte, eta bihar, 18:30ean izango da lehenengoa, Kultur Etxean. Udalak eragileei nahiz herritarrei bertaratzeko deia egin die, euren proposamenak aurkeztu ditzaten. Hurrengo bilera bi aste barru egingo dute, hilak 26an. Ondoren, berriz, azaroak 14ean eta 28an elkartuko dira. Bilera guztiak Kultur Etxean egingo dituzte, 18:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide