25 urte ilusioari eutsiz

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 11

Mende laurdena betetzea ez da «ahuntzaren gauerdiko estula». Halaxe dio Zarautz Txiki abesbatzako zuzendari Jaione Eskuderok. Ez da ez gauza makala. Herriko gaztetxoek osatzen duten abesbatzak 25 urte bete zituen pasa den ostiralean, eta, hori dela eta, igandean emanaldi berezia eskaini zuen Lege Zaharren Enparantzan. Zarauzko Txinpirin abesbatza izan zen emanaldiari hasiera eman ziona. Tolosako Hodei Truk eta Azpeitiko Antxieta abesbatzek jarraitu zioten Zarauzko gaztetxoen taldeari, eta gerora omenduek abestu zuten. Horretarako, Zarautz Txiki abesbatzaren hastapenetako partaideak eta egungoek elkarrekin abestu zuten. Emanaldia bukatzeko, abesbatza guztiek abestu zuten aldi berean. Jende ugari bildu zen bertan. Aurrez herriko hainbat txoko girotu zuten 200 haurrek, Kame musika eskolako trikitilariek lagunduta. «Ilusioa» da Zarautz Txiki abesbatza definitzen duen hitza, «ilusioa eta gogoa». Eta 25 urte pasata ere, ilusi horri bere horretan eutsi dio Eskuderok. «Haurrekin lan egitea gozamena da, gogo ikaragarria jartzen dute», dio. Bera izan da hastapenetatik abesbatza gidatu duena, eta urtez urte gogo hori bera transmititu die abesbatzako abeslariei. «Gaztetxoak euren kabuz etortzen dira, gogoarekin; ez derrigortuta», azaldu du. Eta argi dago horrek emaitza ona izan duela. Hasiera ezin hobea 1986an hasi ziren elkartzen; urriaren 7an, zehazki. Egun horretan bertan probak egin zituzten, parte-hartzaileen ahotsak neurtzeko. Ahots batera abestu zuten, baita [...]

Mende laurdena betetzea ez da «ahuntzaren gauerdiko estula». Halaxe dio Zarautz Txiki abesbatzako zuzendari Jaione Eskuderok. Ez da ez gauza makala. Herriko gaztetxoek osatzen duten abesbatzak 25 urte bete zituen pasa den ostiralean, eta, hori dela eta, igandean emanaldi berezia eskaini zuen Lege Zaharren Enparantzan.
Zarauzko Txinpirin abesbatza izan zen emanaldiari hasiera eman ziona. Tolosako Hodei Truk eta Azpeitiko Antxieta abesbatzek jarraitu zioten Zarauzko gaztetxoen taldeari, eta gerora omenduek abestu zuten. Horretarako, Zarautz Txiki abesbatzaren hastapenetako partaideak eta egungoek elkarrekin abestu zuten. Emanaldia bukatzeko, abesbatza guztiek abestu zuten aldi berean. Jende ugari bildu zen bertan.
Aurrez herriko hainbat txoko girotu zuten 200 haurrek, Kame musika eskolako trikitilariek lagunduta.
«Ilusioa» da Zarautz Txiki abesbatza definitzen duen hitza, «ilusioa eta gogoa». Eta 25 urte pasata ere, ilusi horri bere horretan eutsi dio Eskuderok. «Haurrekin lan egitea gozamena da, gogo ikaragarria jartzen dute», dio. Bera izan da hastapenetatik abesbatza gidatu duena, eta urtez urte gogo hori bera transmititu die abesbatzako abeslariei. «Gaztetxoak euren kabuz etortzen dira, gogoarekin; ez derrigortuta», azaldu du. Eta argi dago horrek emaitza ona izan duela.
Hasiera ezin hobea
1986an hasi ziren elkartzen; urriaren 7an, zehazki. Egun horretan bertan probak egin zituzten, parte-hartzaileen ahotsak neurtzeko. Ahots batera abestu zuten, baita kanonak egin ere, «guztia egun berean».
Hasi bezain pronto, Tolosan abesbatzen arteko lehiaketa batean hartu zuten parte, baita irabazi ere. Garaipen horrek indarra eman zien haurrei aurrera jarraitzeko. Gerora, Katalunian eta atzerrian ere ibili izan dira, «zoragarri ibili ere».
Euren ohiko entsegu eta jarduerez gain, beste hainbat jardunalditan hartu zuten parte, beti emaitza onekin. «Hasiera-hasieratik talde aparta genuela konturatu ginen», nabarmendu du abesbatzako zuzendariak. Hala, Kilometroetako abestian parte hartu zuten, eta hamabi bat euskal kantu tradizionalek osatutako disko bat ere grabatu zuten.
Harrobi aparta
Hastepenetako haurrak heldu
badira ere, beti izan dira herrian abesteko prest egon diren haurrak. Abesbatzarako «harrobi aparta» dago Zarautzen, beraz. Hasieran 65 haurrek osatzen zuten abesbatza, eta egun arte ere kopuru hori bataz beste mantendu dela dio Eskuderok. Hala ere, joera aldatu egin dela onartu du: «Egun lehen baino eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabalagoa dago, eta askotan aukeratu beharra izaten da. Hala ere, ezin gara kexatu, haur asko etortzen baitira entseguetara».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide