Bihar amaituko da bertso afarirako izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 11

Aiako Udalak bertso afaria antolatu du hurrengo ostiralerako, hilaren 14rako. Urdaneta auzoan izango da saioa, Izarra jatetxean. Bertan Xabier Amuritza eta Xabier Sukia bertsolariak izango dira; gaiak jartzen, berriz, Unai Manterola zumaiarra, Orioko eta Aiako apaiza ariko da. Bertso afarira joateko 25 euro ordaindu behar da, eta izena emateko Izarra jatetxera (943-13 18 67) edo kultur etxera (943-13 09 24) deitu behar da. Bihar amaituko da inskribatzeko epea. Gisa horretako ekimena «herri osoan zabaldu nahi» dituztela adierazi dute udal ordezkariek. Hau izango da lehenengo ekintza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide