Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goiko Kaleko Festa Batzordeak asteburuko festen «balorazio positiboa» egin du. Ostiraletik igandera bitartean herritar ugarik har du parte jaietan, eta, oro har, ekitaldi guztiek «erantzun oso ona» izan dutela esan dute. «Herritarren parte-hartzea eta laguntza nabarmentzekoa da, eta antzematen da dagoeneko festa hauek ohitura bilakatu direla herritarren artean», dio Jaione Arrillaga festa batzordeko kideak.
Ostiralean hasi ziren festak,
eta igandera bitartean ekitaldi ugari izan dira. Larunbatean, elikagaien eta artisau produktuen azoka egin zuten, baina aterpean egin behar izan zuten, euria zegoelako aurreikusita. Hala ere, pertsona ugari hurbildu zen, antolatzaileen esanetan. Horrez gain, mus eta bingo txapelketak izan duten harrera ere nabarmendu dute.
Dantzan, hurrengo urtera arte
Igande goizean, berriz, patata tortilla txapelketa egin zuten beste urte batez, herriko hamabost lagun inguruk. Aldapa elkartean egin zuten bazkariarekin amaitu zituzten festak. Amaierara arte giro ona izan zen nagusi; elkartean, kantu eta dantzekin agurtu zituzten jaiak.
Dagoeneko zozkatu dituzte sariak, eta ondorengo zenbakidu txartelek irabazi dituzte: marisko otarra 15319 zenbakidunari suertatu zaio; gitarra, berriz, 15151 zenbakiaren jabeak jasoko du.