Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi harri-jasotzailek bakarrik eman dute izena Euskadiko Harri Handien Txapelketan parte hartzeko: Aimar Irigoien errezildarra eta Unai Lertxundi aiarra.Bihar, urriak 11, Martunenen (Donostia) jokatzekoa zen lehiaketa, baina antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute. Herri Kiroletako Federazioak txapelketa beste egun batean jokatzea edota ez jokatzea erabaki beharko du.