Dozenaka gorrek Zarautz dute topaleku gaur eta bihar

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 8a

Eguraldiak lagundu ez badie ere, dozenaka gor Igeldorako bidean dira. Espainiako Kirol Federazioak antolatuta, Zarautzen bildu dira, Gorren I. Mendi Ibilien Topaketetan parte hartzeko. Gaur Zarauztik Igeldorako txangoa ari dira egiten, bi saiotan: Zar...


Eguraldiak lagundu ez badie ere, dozenaka gor Igeldorako bidean dira. Espainiako Kirol Federazioak antolatuta, Zarautzen bildu dira, Gorren I. Mendi Ibilien Topaketetan parte hartzeko. Gaur Zarauztik Igeldorako txangoa ari dira egiten, bi saiotan: Zarauztik Oriora joan dira goizean, eta Oriotik Igeldorako bidean dira orain.

Gerora, bazkaldu egingo dute, eta bazkalostean, berriz, mendi ibilaldien inguruan eztabaidatuko dute. Amaitzean, Donostiatik Zarautzera bitarteko ibilaldia egingo dute. Afaldu eta deskantsatu ostean, zine emanaldia eskainiko diete kirolariei.
Bihar, berriz, Zarauztik Igeldora eta Oriotik Igeldora bitarteko txangoak egingo dituzte. 14:00etan elkartuko dira bazkaltzeko. Topaketei amaiera emateko, 15:30 inguruan agurra egingo diete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide