Gaztetapeko VIII. Surf Txapelketa Herrikoia ari dira jokatzen

Getariako Hitza 2011ko urriaren 8a

Euria, haizea eta itsaso mugituarekin ari dira jokatzen Getarian Gaztetapeko VIII. Surf Txapelketa Herrikoia. Gaztetape Surf Elkartean antolatu du proba, eta bihar ere lehiatuko dira surflariak nahiz bodyboarder-ak. Orain hamalau urtetik beherako bodyboarder-ak daude uretan.  Baina asteburuan zehar, surf modalitatean, open, longboard, master, hamasei urtetik beherakoen eta nesken mailak izango dira; body modalitatean, berriz, open eta hamalau urtetik beherakoak arituko dira lehian. Aurtengo txapelketak berrikuntza nabarmena izango du, gainera; izan ere, txapelketa ofizialarekin batera, hasiberrientzat zuzendutako txapelketa alternatiboa ere antolatu dute; bertan, txapelketan inoiz aritu ez direnek edota surfean hasiberriak direnek parte hartu ahal izango dute.  

Euria, haizea eta itsaso mugituarekin ari dira jokatzen Getarian Gaztetapeko VIII. Surf Txapelketa Herrikoia. Gaztetape Surf Elkartean antolatu du proba, eta bihar ere lehiatuko dira surflariak nahiz bodyboarder-ak.

Orain hamalau urtetik beherako bodyboarder-ak daude uretan.  Baina asteburuan zehar, surf modalitatean, open, longboard, master, hamasei urtetik beherakoen eta nesken mailak izango dira; body modalitatean, berriz, open eta hamalau urtetik beherakoak arituko dira lehian.

Aurtengo txapelketak berrikuntza nabarmena izango du, gainera; izan ere, txapelketa ofizialarekin batera, hasiberrientzat zuzendutako txapelketa alternatiboa ere antolatu dute; bertan, txapelketan inoiz aritu ez direnek edota surfean hasiberriak direnek parte hartu ahal izango dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide