Aterpean ari dira egiten Orioko Goiko Kaleko azoka

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 8a

Goiko Kaleko festetak azoka berezia egiten dute urtero, eta aurten ere jarri dituzte postuak. Baina euria aurreikusita, aterpean kokatu dituzte. Dozenaka lagun bildu dira goizean zehar barazkiak, gazta, eztia, bitxiak, artisautza eta bestelako produktuak erosteko. Haurrentzako txokoa ere jarri dute. Puxikekin-eta ibili dira jolasean. Arratsaldean haurren kronoigoera eta zinta jokoa izango dira, besteak beste.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide