Benantxio Iruretaren Pakistango bidaiaren bideoa emango dute gaur

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 7a

Benantxio Iruretak (Aizarna, 1953), Azpeitian bizi den aizarnarrak, uztailean Pakistanen egindako Baltoroko zeharkaldiari buruzko bideo emanaldia emango du gaur, 22:00etan, Aranburu landaetxean. Pasa den hilean Azpeitian eman zuen, eta ordukoaren antze...

Benantxio Iruretak (Aizarna, 1953), Azpeitian bizi den aizarnarrak, uztailean Pakistanen egindako Baltoroko zeharkaldiari buruzko bideo emanaldia emango du gaur, 22:00etan, Aranburu landaetxean. Pasa den hilean Azpeitian eman zuen, eta ordukoaren antzekoa izango da gaurko saioa. Ordubete inguruko emanaldia da, eta irudiak ikusi bitartean Iruretak azalpenak emango ditu. «Niri emanaldian zehar kontatzea gustatzen zait», dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide