Balentziaga Museoak orain arteko emaitzak “oso onak” izan direla adierazi du

Getariako Hitza 2011ko urriaren 7a

Amaitu da uda, eta Kristobal Balentziaga Museoak orain arteko balorazioa egin du; uda osteko jarduerei ere “ilusioz” ekingo diotela adierazio dute; izan ere, orain arteko emaitzak “oso onak” izan dutela adierazi dute museoko arduradunek, eta, horregatik, aurrerantzean jarduera didaktikoekin eta aisialdikoekin jarraituko dutela adierazi dute, eta ekintza horiek beste hainbat ziklo eta hitzaldiekin osatuko dituzte, Getariako diseinatzailearen “garrantzia eta nabarmentasuna sustatu, hedatu eta bultzatzeko” asmoz. Hala, Virginia Ameztoy Montenegrok, Londresko Middlesex Unibertsitatean Diseinuan, Serigrafian eta Dekorazio Arteetan lizentziatuak, udan zehar hasitako tailer praktikoekin jarraituko du. Asteburuetan, haurrentzako tailerren barruan, jantzigintza praktikoa jorratuko dute, eta ikastetxeetako ikasleei zuzendutako egitasmo bat ere sortuko dute. Gainera, hileko piezaren aurkezpena ohiko jarduera bihurtuko da museoan, bertako ardiradunek jakinarazi dutenez. Tailer horiez gain, datorren hiruhilekoan ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, zinema eta musika saioak izango direla aurreratu dute. Balentziaga Museoak herritarrekin duten harremana “sendotu” nahi du, eta horretarako, jaietan eta joskintzarekin lotutako zaindarien jaietan ere zenbait topaketa antolatuko dituztela adierazi dute. Udako datuak Balentziaga Museoak pasa den udako datuak kaleratu ditu, eta bertako jarduerek orain arte izan duten erantzunaren balorazio positiboa egin du; udan zehar 53.540 bisitari izan ditu museoak, horietako gehienak abuztuan izan dira; 19.775 lagunek ikusi dituzten Getariako diseinatzaileak egindako lanak. Uztailean, berriz, 15.665 bisitari izan ditu, eta [...]

Amaitu da uda, eta Kristobal Balentziaga Museoak orain arteko balorazioa egin du; uda osteko jarduerei ere “ilusioz” ekingo diotela adierazio dute; izan ere, orain arteko emaitzak “oso onak” izan dutela adierazi dute museoko arduradunek, eta, horregatik, aurrerantzean jarduera didaktikoekin eta aisialdikoekin jarraituko dutela adierazi dute, eta ekintza horiek beste hainbat ziklo eta hitzaldiekin osatuko dituzte, Getariako diseinatzailearen “garrantzia eta nabarmentasuna sustatu, hedatu eta bultzatzeko” asmoz.

Hala, Virginia Ameztoy Montenegrok, Londresko Middlesex Unibertsitatean Diseinuan, Serigrafian eta Dekorazio Arteetan lizentziatuak, udan zehar hasitako tailer praktikoekin jarraituko du. Asteburuetan, haurrentzako tailerren barruan, jantzigintza praktikoa jorratuko dute, eta ikastetxeetako ikasleei zuzendutako egitasmo bat ere sortuko dute. Gainera, hileko piezaren aurkezpena ohiko jarduera bihurtuko da museoan, bertako ardiradunek jakinarazi dutenez.

Tailer horiez gain, datorren hiruhilekoan ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, zinema eta musika saioak izango direla aurreratu dute.

Balentziaga Museoak herritarrekin duten harremana “sendotu” nahi du, eta horretarako, jaietan eta joskintzarekin lotutako zaindarien jaietan ere zenbait topaketa antolatuko dituztela adierazi dute.

Udako datuak

Balentziaga Museoak pasa den udako datuak kaleratu ditu, eta bertako jarduerek orain arte izan duten erantzunaren balorazio positiboa egin du; udan zehar 53.540 bisitari izan ditu museoak, horietako gehienak abuztuan izan dira; 19.775 lagunek ikusi dituzten Getariako diseinatzaileak egindako lanak. Uztailean, berriz, 15.665 bisitari izan ditu, eta ekainean eta irailean, berriz, 8.329 eta 9.791 bisitari joan dira, hurrenez hurren. Halaber, pasa uztailaren 14ean orain arteko bisitari gehien joan zirena azpimarratu dute museoko arduradunek; 1.148 lagun joan ziren orduan.

Adinari dagokionez, berriz, museora joan diren %59,78a helduak izan direla adierazi dute bertako arduradunek. Halaber, %24,78 erretiratuak izan dira. Jatorriari dagokionez, %29,97 gipuzkoarrak eta %16,02 bizkaitarrak izan dira.

Bisita gidatuek ere erantzun “oso ona” izan dute, museoko arduradunek adierazi dutenez. Guztira 266 bisita gidatu eskaini dituzte, eta tailer gidatuetarako bideratu zituzten 112 plazan ere bete egin dira. Azken hilabeteetan sei tailer egin dituzte, haurrei nahiz helduei zuzenduta. Era berean, gauean egin dituzten bisitak, kontzertuak eta afariak “arrakastatsuak” izan direla jakinarazi dute.

 

Zabaldu zutenetik, kultura eta modarekin lotutako pertsona ezagun asko joan direla gogoratu dute; hala nola, Enrique Loewe, Jean Paul Gaultier, Catherine Deneuve, Suzy Menkes kazetaria eta Donostiako Zinemaldiko 57 edizioko epaimahai ofiziala, Francesc McDormand aktorea buru duela.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide