Lortu du: Alexek irabazi du!

Baleike 2011ko urriaren 7a

Ikaragarria Alexek lortu duena, Munduko Bodyboard Zirkuitoko proba bat irabaztea, munduko onenen aurka. Sailkapeneko txandak irabazi zituen aurrena, trialsak, eta horri esker hurrengo urtean 24 onenekin lehiatzeko txartela eskuratu zuen. Baina horrek...

alexena

Ikaragarria Alexek lortu duena, Munduko Bodyboard Zirkuitoko proba bat irabaztea, munduko onenen aurka. Sailkapeneko txandak irabazi zituen aurrena, trialsak, eta horri esker hurrengo urtean 24 onenekin lehiatzeko txartela eskuratu zuen. Baina horrekin konforme ez, eta txapelketa nagusian aurrera egin du, txandaz txanda, munduko onenak behin eta berriro gaindituz. Pierre Louis Costes, Ben Player, Amaury Laverhne, Mike Stewart, Guilherme Tamega, Michael Novy, Dave Winchester eta Jake Stone, bodyboardeko izarrak dira, baina denak gainditu ditu Alexek. Finalean itsasoaren baldintzak nabarmen okertu dira, baina Alexek ederki lehiatzen dakiela erakutsi du. Hasieratik puntuak hartu ditu, olatu eder batekin, eta azken bi minutuetan lana errematatu du, Stone aurretik jarri zaionean urduri jarri gabe. Historikoa da Alexek lortu duena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide