Orioko Arraunketa Elkarteko Hauteskunde Batzordeak jakinarazi du oraingoz ez dutela zuzendaritzarako hautagai zerrendarik jaso.
Ohar bat kaleratu du, herrian sortu den «interes, jakinmina eta urduritasuna» dela-eta, elkartearen egungo egoera argituz.
Zerrendak aurkezteko epea hilaren 21ean amaituko da. Ordurako hautagai zerrendarik ez balego, talde kudeatzaile bat sortu beharko luketela adierazi dute. Zerrenda bakarra aurkeztuko balitz, berriz, hark hartuko luke zuzendaritza, hilaren 27an. Bat baino gehiago aurkezten badira, ordea, azaroaren 3an hautagaiek euren programak aurkeztuko dizkiete bazkideei, kultur etxean. Ondoren, azaroaren 5ean bozketa egingo dute, kultur etxean.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide