Bihar eta etzi olioa eta hondakin arriskutsuak bilduko dituzte Getarian. Hilero bezala, furgoneta 09:00etatik 11:00etara frontoian egongo da, eta ondoren Balentziaga kalean; bai ostiralean, bai larunbatean.
Urola Kostako Udal Elkarteak olio begetalak jasotzeko zerbitzua jarri zuen martxan 2002an. Birziklatzea bultzatzeko pauso bat gehiago emanez, 2004ean olio begetalarekin batera etxean sorturiko hondakin arriskutsuak jasotzeko zerbitzua jarri zuen abian.