
Biharko final-laurdenen zain, internet bidez jasotako hamaika mezu irakurri eta erantzuteko tartea hartu du Alex Urangak. "Egun hauetan jai izan dugu, baina begiak inoiz baino nekatuago dauzkat ordenagailu aurrean egindako orduengatik!", dio Alexek. Reunion Irlan jokatzen ari den Munduko Bodyboard Zirkuitoko probaren azken txanparako "gogotsu" dago.