Larunbatean hasiko da Gaztetapeko VIII. Surf Txapelketa Herrikoia

Getariako Hitza 2011ko urriaren 5a

Getariako Gaztetape Surf Elkarteak Gaztetapeko VIII. Surf Txapelketa Herrikoia antolatu du asteburu honetarako. Surflariak bi modalitatean arituko dira, mailaz maila: Surf modalitatean, open, longboard, master, hamasei urtetik beherakoen eta nesken m...

Getariako Gaztetape Surf Elkarteak Gaztetapeko VIII. Surf Txapelketa Herrikoia antolatu du asteburu honetarako. Surflariak bi modalitatean arituko dira, mailaz maila: Surf modalitatean, open, longboard, master, hamasei urtetik beherakoen eta nesken mailak izango dira; Body modalitatean, berriz, open eta hamalau urtetik beherakoak arituko dira lehian.

Aurtengo txapelketak berrikuntza nabarmena izango du, gainera; izan ere, txapelketa ofizialarekin batera, hasiberrientzat zuzendutako txapelketa alternatiboa ere antolatu dute; bertan, txapelketan inoiz aritu ez direnek edita surfean hasiberriak direnek parte hartu ahal izango dute. Txapelketa hau bi kategoriek osatuko dute; gizonezkoenak eta emakumezkoenak.

Larunbatean eta igandean ez ezik, datorren asteazkenean, hilak 12, izango dira probak, 09:00etatik aurrera. Dagoeneko eman daiteke txapelketan parte hartzeko izena, Gaztetape elkarteak duen egoitzan, 18:00etatik aurrera. Surflari bakoitzak bost euro ordainduko du orduan.

Halaber, antolatzaileek adierazi dute hamabi urtetik beherakoek eta surfean hasiberriak direnek itsasoaren egoeraren arabera hartu ahal izango dutela parte. Txapelketa amaitutakoan sari banaketa egingo dute hondartzan bertan, eta orduan zozketatuko dituzte surf oholak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide