«Bizitzak behartzen zaitu erabakiak hartzera»

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 5a

Errumaniera, hungariera, gaztelania eta ingelesa dakizki Gabriel Pop Gabi-k (1986, Baiut, Errumania). Errumaniakoa da izatez, eta lau urte pasa darama Azpeitian bizitzen. Ordutik udan baino ez da itzultzen etxera, eta orduan baino ez da egoten bere bikotekidearekin. Elkarrizketa amaitutakoan gogoratu da noizean behin poesia idazten ere aritzen dela esateaz. Pop-en elkarrizketa, osorik, bihar HITZAren 'Arkupean' gehigarrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide