«Oraintxe egun batzuk ehizako lagunei hala esan nien: oraintxe nahiago nuke hilabete zaharragoa banintz!». Harrituta begiratu zioten haiek, baina Ramon Zubizarreta ‘Landakanda’ pandero-jotzaileak bazuen arrazoi on bat. Izan ere, musikariaren biografia liburua argitaratzekoa da azaroaren amaieran Euskal Herriko Trikitixa Elkartea. Eta hura esku artean izan arte ez da lasai egongo: «Liburuagatik urduri nago, amaituta ikusi nahi dut», dio. HITZA Landakandarekin izan da, trikitiaz eta beste hamaika gauzez hitz egiteko, eta biharko ‘Arkupean’ gehigarrian izango da irakurgai emaitza.
