Orioko Herri Ikastolak, Orioko Herri Lasterketaren 3. edizioa antolatu du. Kross hau bi aldiz jarraian antolatu ostean geldirik egon da, eta Ikastolaren ekimenez, berriz lehiatuko dira korrikalariak Orion. Urriaren 23an izango da lasterketa, goizeko 11:00etan hasita.
Igande eguerdian izango den lasterketak, ibilbide laburra eta luzea izango ditu. Laburrak 7 kilometroko luzera izango du eta luzeak 14 kilometrokoa. Proban parte hartzeko, gutxienez, 16 urte beteta izan beharko dituzte lasterkariek eta izen-ematea dagoeneko martxan dago.
Herri krossa elkartearen webgunean eta Orioko Herri Ikastolaren webgunean eman daiteke izena.