Urriko bigarren aste bukaeran, azken urteotan egin duten bezala, aurten ere Goiko Kale festa giroan murgilduko da. Goiko Kale biziberritzea eta alde zaharrak berarekin dituen altxorrak jendeari gerturatzeko asmoz orain dela zazpi urte hasi ziren festak antolatzen eta aurten ere iritsi da hitzordua.
Festak, hala ere, ostiralean abiatuko dira. Gaztetxoenentzat txotxongiloak, buruhandiak eta trikitilariak izango dira eta festetako txupinazoaren ondoren, bingoak eta musak hartuko dute tokia. Antolatzaileen esanetan, bingoko dirua festak indartzeko erabiliko dute. Ekitaldi gehiago eta pisutsuagoak antolatu dituzte eta horien gastuei aurre egiteko eta aurrerantzekoak antolatzeko izango da dirua. Gauean Aitor Arregik bakarrizketa eskainiko du Iparragirre familiak utzitako lokalean jartzen duten tabernan.
Larunbat goizean azoka izango da eskusoinu jotzaile errumaniarrak girotuta. Aurten azokan postu gehiago ipiniko dituztela eta azoka Urdaire kalera zabalduko dutela aurreratu dute antolatzaileek eta euria egingo balu Iturbiden jarriko lituzkete postuak. Herriko nekazariak eta artisauak egongo dira eta baita pintxo gozo zein gaziak ere. Festetako ekitaldi guztiak ez dituzte Pilliku plazan bildu nahi, beraz, ostiraleko, txotxongiloak ere Zimitarioan izango dira eta kronoigoera Zimitariotik Lizargatera. Haurren kronoigoera, zinta karrera, Ibai Esoain eta Hodei Unzuetaren Bikokote antzezlana, merienda eta toka larunbat arratsaldean izango dira. Gauean, berriz, bertso trama egingo dute tabernan.
Igandean bazkaria izango da Benta zaharreko mutiko alaiak taldeak girotuta eta txartelak 12 eurotan erosi ahal izango dira tabernan.
Antolatzaileek herritarrak gonbidatu nahi dituzte Goiko Kalera: Saiatzen gara urtetik urtera festa txukunagoak antolatzen eta gainontzean, Goiko Kalen, ezer gutxi egoten bada ere urtean behin behintzat gerturatzeko.
EGITARAUA
- Urriak 7, ostirala
- 19:00 Txotxongiloak, zimitarioan. Blai taldearen eskutik. Goiko Kaletik itsasora.
- 19:30 Buruhandiak eta trikitilariak.
- 20:00 Txupinazoa.
- 22:00 Bingoa. Goiko Kaleko tabernan.
- 22:30 Mus txapelketa. Izen ematea Aldapa elkartean.
- 23:30 Bakarrizketa. Aitor Arregi, Ximel.
- Urriak 8, larunbata
- 10:00-14:30 Artisau eta nekazari azoka. Herriko barazkiak, sagardoa, arropa, sendabelarrak, bidezko merkataritza, liburuak, bitxiak… eta pintxo gozo eta gaziak.
- 11:00-14:00 Eskusoinu jotzaile errumaniarra azoka girotzen.
- 16:30etik aurrera Azoka
- 16:30 Haurren kronoigoera (10-14 urte). Zimitarioa-Lizargate.
- Jarraian, Zinta karrera.
- 18:00 Bikokote antzezlana. Ttinbili Ttanbala taldea.
- Jarraian, Merienda.
- Ondoren, Toka. Aurrena umeena eta gero helduena.
- 22:30 Bertso trama
Goiko Kaleko tabernan: Buruandienenea 1854.Iñigo
Izagirre, Beñat
Gaztelumendi, Jokin Uranga, Iñigo
Manzisidor Mantxi. Tramagilea: Iñaki Gurrutxaga.
- Urriak 9, igandea
- 11:00 Txistulariak.
- 12:00 Patata tortilla lehiaketako tortillak jasoko dituzte.
- 13:00 Benta Zaharreko Mutiko Alaiak, kalez kale kantari.
- 13:30 Boletoen zozketa.
- 14:30 Bazkaria. Aldapa elkartean, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin.