«Egunero, astero, bazkalostean edo ‘txikiteoan’ kontatzeko istorioak jaso ditut»

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 5a

  «Edonori gerta dakizkioken» 23 pasadizok osatzen dute Jesus Mari Olaizola Txiliku-ren (Zarautz, 1951) azken lana. Bizien gaubeilan-ek etxean falta den norbaiten zain dagoenari sortzen zaizkion beldurrak eta kezkak ditu oinarrian, eta pasadizo batean baino gehiagotan errepikatzen da sentimendu hori. Gertuko hizkuntza erabiliz, «egutegi baten atzekaldean jaso daitezkeen istorioak» kontatu ditu zarauztarrak bere azken liburuan. 23 istoriok edo pasartek osatzen dute Bizien gaubeilan. Hari bat jarraitzen al dute, edo puntu komunik ba al dute? Berez, istoria bakoitza bere aldetik sortutakoa da. Tonua eta kontatzeko modua dute komun. Pasadizo, kontakizun edo kondaira kutsua dute guztiek. Bizien gaubeilan izenburua jarri diozu liburuari; azken pasadizoaren izenburu bera, hain zuzen. Biziei ere gaubeila egiten al zaie? Garai batean, hildakoari hilobiratu aurretik egiten zitzaion gaubeila. Etxean edo tanatorioan zegoela egiten zitzaion halako beila bat. Agurtze aldera, azken gauan hilberriaren gorpua zaintzen zuten gertukoek. Biziei ere egiten zaie gaubeila, gauetan norbait falta delako-edo. Izan daiteke adiskide bat, semeren bat… Etxean norbait falta denean esperoan dagoenak egiten du gaubeila; kezkatuta, ziurrenik. Hori da izenburuaren zentzua, eta liburuko pasadizo askotan errepikatzen da: zerbaiten esperoan egoten gara. Askotan, gainera, zerbait hori txarra izango den susmoa izaten dugu, eta horrek kezka edota zalantza eragiten digu. Gertuko hizkera erabili duzu. Ez [...]

 

«Edonori gerta dakizkioken» 23 pasadizok osatzen dute Jesus Mari Olaizola Txiliku-ren (Zarautz, 1951) azken lana. Bizien gaubeilan-ek etxean falta den norbaiten zain dagoenari sortzen zaizkion beldurrak eta kezkak ditu oinarrian, eta pasadizo batean baino gehiagotan errepikatzen da sentimendu hori. Gertuko hizkuntza erabiliz, «egutegi baten atzekaldean jaso daitezkeen istorioak» kontatu ditu zarauztarrak bere azken liburuan.
23 istoriok edo pasartek osatzen dute Bizien gaubeilan. Hari bat jarraitzen al dute, edo puntu komunik ba al dute?
Berez, istoria bakoitza bere aldetik sortutakoa da. Tonua eta kontatzeko modua dute komun. Pasadizo, kontakizun edo kondaira kutsua dute guztiek.
Bizien gaubeilan izenburua jarri diozu liburuari; azken pasadizoaren izenburu bera, hain zuzen. Biziei ere gaubeila egiten al zaie?
Garai batean, hildakoari hilobiratu aurretik egiten zitzaion gaubeila. Etxean edo tanatorioan zegoela egiten zitzaion halako beila bat. Agurtze aldera, azken gauan hilberriaren gorpua zaintzen zuten gertukoek. Biziei ere egiten zaie gaubeila, gauetan norbait falta delako-edo. Izan daiteke adiskide bat, semeren bat… Etxean norbait falta denean esperoan dagoenak egiten du gaubeila; kezkatuta, ziurrenik. Hori da izenburuaren zentzua, eta liburuko pasadizo askotan errepikatzen da: zerbaiten esperoan egoten gara. Askotan, gainera, zerbait hori txarra izango den susmoa izaten dugu, eta horrek kezka edota zalantza eragiten digu.
Gertuko hizkera erabili duzu.
Ez dakit lortu dudan, baina saiatu naiz, behinik behin. Hizkuntza erraza erabiltzen saiatu naiz, irakurtzeko inongo zailtasunik emango ez duen hizkuntza, zuzena. Mirari handiegirik ez dut egin, beraz, hizkuntza aldetik. Kalean entzuten dugunetik ahalik eta gertuen dago.
Gertutasun horri lotuta, edonori pasa dakizkioken pasadizioak kontatu dituzu. Zenbaitzuk, agian, zuri gertatutakoak dira.
Kontakizun asko oso gertukoak dira, bai. Gehienak, gainera, lehenengo pertsonan kontatuta daude, eta horrek gertutasuna
transmititzen du. Badirudi
kontatzen ari dena benetan ari dela. Garbi dago, batzutan
ezin naizela ni izan protagonista. Asko, ordea, niri gertatutakoak dira, eta ez direnak, oso
hurbileko istoriak dira: hari gertatutakoa, beste horrek kontatu didana…
Mota askotako liburuak daudela esan zenuen aurkezpenean: atrilean nahiz autobusean irakurtzekoak, baita komunean irakurtzekoak ere. Bizien gaubeilan lanean jasotako ipuinak, berriz, egutegi atzekaldean jasotzeko modukoak direla adierazi zenuen.
Lehengo ohitura zaharra da hori. Lehen bazeuden atzekaldean istoriotxoak zituzten egutegiak. Orria kentzen zen egunero, eta atzekaldean zetorren halako pasadizo edo ipuin motz bat. Nik halako metafora edo irudi batekin hori adierazi nahi nuen: momentu jakin batean norbaiti halako kontakizun bat konta daitekeela, egunero, astero, bazkalostean edota txikiteo garaian.
Liburuko pasadizo horiek irakurtzen dituenak, gerora, ahoz aho kontatzea gustatuko litzaizukela nabarmendu duzu.
Istorio horiek ahozko literaturaren maila horretan sentitzen ditut. Ahozko literaturak badu berezitasun bat: transmizioa. Ahotik belarrira. Pasadizook liburu batean jaso ditut, idatzita, eta, alde horretatik, nik egin dut akatsa. Nik kontatu beharko nituzke ipuinok, idatzi beharrean. Hala ere, errazagoa zait idaztea, kontatzea baino.
Nik uste badutela ahozko literatura kutsua; zenbait pasadizo edo kondaira ederki zabal daitezke ahoz aho. Norbaitek, halako batean, esan dezake: «Bada Txiliku-k kontatzen duen istorio bat, eta nik ere kontatu nahiko nuke».
Liburua eskaintzen diozun Txilikuko klan horri kontatzeko modukoak dira, orduan.
Klan horrek lehendik bazuen istoria bat jasota. Klaneko partaide bakoitzari bere urtebetetze egunean istorio bat oparitu nion, eta istorio horietako asko jaso ditut Bizien gaubeilan. Orain jasoko dituzte, liburuan irakurri ostean edota elkartzen garenean pasadizo horiez hitz egiten dugunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide