Joxean Agirrek ‘Zwei frauen’ liburua aurkeztu du

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 5a

Joxean Agirrek Zwei frauen (Bi emakume) bere azken lana aurkeztu du gaur , Elkar argitaletxeak Donostian duen aretoan 11:00etan. Zarautzen bizi den idazle azpeitiarrak Elkarrek eta Ondarroako Udalak emandako Augustin Zubikarai bekari esker idatzi du az...

Joxean Agirrek Zwei frauen (Bi emakume) bere azken lana aurkeztu du gaur , Elkar argitaletxeak Donostian duen aretoan 11:00etan. Zarautzen bizi den idazle azpeitiarrak Elkarrek eta Ondarroako Udalak emandako Augustin Zubikarai bekari esker idatzi du azken lan hori. Iaz eman zioten, eta urtebetean ondu du proiektua.

Bertan, literaturaz eta emakumeez —bere bi pasioak— ariko da izenik ez duen protagonista uztartu ditu bere azken lanean. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko du, hala.
Lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak ere egingo ditu protagonistak, Bertrand Moranerena bata, Fiodor Dostoievskirena bigarrena, Robert Walserrena eta Mario Levrerorena hirugarrena, eta Max Frisch azkena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide