Zestoako kiroldegian estalpea egiten hasi dira

Zestoako Hitza 2011ko urriaren 5a

Kiroldegiaren kanpoko aldean estalpea egiteko lanak hasi dira. Goiko aldea soilik izango du itxita, gainontzean irekia izango da, baina euria egiten duenean herritarrek aterpe moduan erabiltzeko balioko du gune horrek. Aterpea kiroldegiaren aurreko aldean, eta sarrera nagusitik ez bestaldetik hasita, hirugarren beirategira bitartean eraikiko dute; 900 metro koadro inguruko aterpea izango da. Sarrera nagusiaren aurreko aldea ez dute estaliko, momentuz. Izan ere, aurrerago dirua dagoenean kiroldegiko gimnasioa eta sarrera ingurua handitzearekin batera, hainbat berrikuntza egiteko asmoa dute. Sarrerako aterpea ere orduan egitea aurreikusten dute. Udalaren asmoa obra hauekin kiroldegiko zenbait arazori irtenbidea ematea da; itoginak saihestea, alegia. Baina kiroldegiko arduradunaren, Antselmo Astiazarenen arabera, orain egiten ari diren lanekin itoginak bukatzea zaila izango da. «32 urte daramatzagu itoginen arazoarekin, eta orain itoginak ditugun tartea ez dute estaliko. Beraz, itoginekin segituko dugula uste dut». Estalpea egiteko lanak datorren hila hasterako bukatuta egotea espero dute. Bien bitartean, kiroldegiko zerbitzu eta ikastaro guztiak martxan daude.  

Kiroldegiaren kanpoko aldean estalpea egiteko lanak hasi dira. Goiko aldea soilik izango du itxita, gainontzean irekia izango da, baina euria egiten duenean herritarrek aterpe moduan erabiltzeko balioko du gune horrek.
Aterpea kiroldegiaren aurreko aldean, eta sarrera nagusitik ez bestaldetik hasita, hirugarren beirategira bitartean eraikiko dute; 900 metro koadro inguruko aterpea izango da. Sarrera nagusiaren aurreko aldea ez dute estaliko, momentuz. Izan ere, aurrerago dirua dagoenean kiroldegiko gimnasioa eta sarrera
ingurua handitzearekin batera, hainbat berrikuntza egiteko asmoa dute. Sarrerako aterpea
ere orduan egitea aurreikusten dute.
Udalaren asmoa obra hauekin kiroldegiko zenbait arazori irtenbidea ematea da; itoginak saihestea, alegia. Baina kiroldegiko
arduradunaren, Antselmo Astiazarenen arabera, orain egiten
ari diren lanekin itoginak bukatzea zaila izango da. «32 urte daramatzagu itoginen arazoarekin, eta orain itoginak ditugun
tartea ez dute estaliko. Beraz, itoginekin segituko dugula uste dut».
Estalpea egiteko lanak datorren hila hasterako bukatuta egotea espero dute. Bien bitartean, kiroldegiko zerbitzu eta ikastaro guztiak martxan daude.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide