SGAE Egileen eta Editoreen Elkarte Orokorrari iruzur egiteagatik, urte eta erdiko kartzela zigorra jarri diote gizaseme bati. Eskualdeko hainbat herritan SGAErentzako zergak biltzea zuen ardura; Aian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian, zehazki.
SGAEri, jabetza intelektuala eta lizentzien kudeaketa medio, ordaindu beharrekotik 110.309 euro berarentzat gorde izanagatik zigortu dute zerga-biltzailea; faltsutze jarraitua eta jabetze okerra delituengatik zigortu du Gipuzkoako Auzitegiko Lehen Sailak, gaur bertan, hain zuzen.
Kartzela zigorraz gain, isuna ere ezarri dio epaileak auziperatuari. Guztira 360 euro ordaindu beharko du, bi alditan.
Ospitale psikiatriko batean bizi da auziperatua 2004tik.