San Migel
egunean, Urnietako Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarraren Iñistor
jaiaren barruan, III. Maria
Arizmendi Irrintzi Txapelketa egin zuten. Urnietara hurbildutako
irrintzilarien lana entzuteko gogoz ziren Jakutegi plazara gerturatutakoak eta antolatzaileen esanetan hauen nahia ase zuten lehiakideek. Guztira zazpi lagun aurkeztu ziren eta hauen lanak epaitzen Rosa Mª Elosegi, Juan Karlos Erasun, Iñigo Oruna eta Jon
Unanue aritu ziren.
Lau ezaugarri hartu zituzten kontuan: irrintziaren iraupena, doinua,
indarra eta amaiera. Irrintzi bana bota ondoren Nerea Arriaga Azkue oriotarrarenak parekorik izan ez zuela iritzita, honek irabazi zuen txapelketa. Antolatzaileen esanetan, oilo-ipurdi azala jartzeko moduko irrintzi dotorea izan zen, luzea,
indartsua, doinu apartaz eta amaiera bikain batekin egin zuena. Beste
horrenbestekoa izan zen behin saria irabazita urnietarrei berriro eskaini
ziena.
Juan Mari Arizmendi, Maria Arizmendi zenaren ilobaren eskutik jaso zuen irabazleak garaikurra eta 100 euroko diru saria.