Maite Bastosek eta Ainere Tolosak ‘Amantalen ahotsa’ ikuskizunean hartuko dute parte, ostiralean

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 4a

Maite Bastosek eta Ainere Tolosak, beste hainbat emakumerekin batera, Amantalen ahotsa ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Donostian, Viktoria Eugenian, 20:00etan.

Amantalen ahotsa ikuskizunak gerrako eta gerra osteko bizimodua nolakoa zen erakutsik...

Maite Bastosek eta Ainere Tolosak, beste hainbat emakumerekin batera, Amantalen ahotsa ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Donostian, Viktoria Eugenian, 20:00etan.

Amantalen ahotsa ikuskizunak gerrako eta gerra osteko bizimodua nolakoa zen erakutsiko du, emakumeen begietatik, haien bizipenetan oinarrituta. Adineko emakumeen testigantzak -ahotsak.com-ek jasoak- izango dira ikuskizunaren bizkar hezurra eta dantzak, bertsoek, zuzeneko musikak, kantuek zein antzezpenek emango diote gorputza. Ikuskizun artistikoa izango da, hainbat diziplina uztartuko dituena: denera ehundik gora neskak eta emakumek hartuko dute parte.

Partaideak: Agurtzane Intxaurraga, Maialen Lujambio, Oinkari, Laura Martín, Amaia Zubiria, Zaloa Urain_Kokein, Arianne Unamuno, Ain_1 taldea, Sorkunde Idigoras, Arantxa eta Eli Ansa, Mirari Irurzun, Itziar Ituño, Ainere Tolosa, Sara Cozar, Maite Bastos, Naiara Arnedo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide