Gurekin Jaiko kide bat Espainiako Auzitegi Nazionalera deitu dute, deklaratzera

Zarauzko Hitza 2011ko urriaren 4a

Gurekin Jai taldeak salatu duenez, kideetako bati deitu diote Espainiako Auzitegi Nazionaletik, deklaratzera joan dadin. Hona hemen taldeak igorritako idatzia, Elkartasuna berriz ere oztopatuta izenburupean. “Gurekin Jai festa batzordeak, urteak daramatza Zarauzko jaietan herritar ororentzat jaiak antolatzen. Horretarako auzolana eta elkartasuna ditugu oinarrizko balio. Hain zuzen ere, sistema kapitalista patriarkalak indartzen dituen balio sistematik, lan formatik, hau da, indibidualismotik, konpetitibitatetik, kontsumo basatitik… kanpo lan egitea dugu helburu. Aurten ere bide honetan antolatu ditugu San Pelaio festak eta Euskal Jaiak. Urtero bezala festa eta giro ona aldarrikapenarekin uztartuz, egitarau aberatsa aurrera atera dugu. Eskuz eskuz lanean aritu gara hainbat eta hainbat herritarrekin; Arraio irratiko lagunekin, gazte independentistekin, arraun elkartekoakin, feministekin, eta preso eta iheslarien elkartasunaren aldeko herritarrekin. Pixkanaka antolaketan geroz eta talde eta herritar gehiagok parte hartuz eta orduan eta festa koloretsuagoak antolatuz ari gara lanean. Gure ahalegin, ilusio eta lana oztopatua da ordea etengabe indar polizialen eskutik. Honela muntai eta desmuntai egunetan inguruan izan ditugu poliziak agerian ala ezkutuago batzuetan, San Pelaio jaietan bertan egitarauaren erdi-erdian txosna gunera etorri eta jarrera harroputzez giro txarra eta ondoeza sortu zuten, etengabeko presioa eta probokazio giroa eraginez. Hau nahikoa ez balitz bezala, azken asteetan jakin dugun moduan, Gurekin Jaiko kide bat Espainiako Auzitegi [...]

Gurekin Jai taldeak salatu duenez, kideetako bati deitu diote Espainiako Auzitegi Nazionaletik, deklaratzera joan dadin. Hona hemen taldeak igorritako idatzia, Elkartasuna berriz ere oztopatuta izenburupean.

“Gurekin Jai festa batzordeak, urteak daramatza Zarauzko jaietan herritar ororentzat jaiak antolatzen. Horretarako auzolana eta elkartasuna ditugu oinarrizko balio. Hain zuzen ere, sistema kapitalista patriarkalak indartzen dituen balio sistematik, lan formatik, hau da, indibidualismotik, konpetitibitatetik, kontsumo basatitik… kanpo lan egitea dugu helburu.

Aurten ere bide honetan antolatu ditugu San Pelaio festak eta Euskal Jaiak. Urtero bezala festa eta giro ona aldarrikapenarekin uztartuz, egitarau aberatsa aurrera atera dugu. Eskuz eskuz lanean aritu gara hainbat eta hainbat herritarrekin; Arraio irratiko lagunekin, gazte independentistekin, arraun elkartekoakin, feministekin, eta preso eta iheslarien elkartasunaren aldeko herritarrekin. Pixkanaka antolaketan geroz eta talde eta herritar gehiagok parte hartuz eta orduan eta festa koloretsuagoak antolatuz ari gara lanean.

Gure ahalegin, ilusio eta lana oztopatua da ordea etengabe indar polizialen eskutik. Honela muntai eta desmuntai egunetan inguruan izan ditugu poliziak agerian ala ezkutuago batzuetan, San Pelaio jaietan bertan egitarauaren erdi-erdian txosna gunera etorri eta jarrera harroputzez giro txarra eta ondoeza sortu zuten, etengabeko presioa eta probokazio giroa eraginez. Hau nahikoa ez balitz bezala, azken asteetan jakin dugun moduan, Gurekin Jaiko kide bat Espainiako Auzitegi Nazionalera deitu dute deklaratzera “terrorismoaren gorazarrea” egitea leporatuta.

Haserre eta amorratuta gaude eraso berri honen aurrean. Euskal Herriko txoko anitzetan gertatu den moduan, Gurekin Jaien oinarrian dugun elkartasunaren aurkako beste urrats bat gehiago baita. Herritik urrun dauden herritarrenganako elkartasuna ez baita delitua. Espainiar gobernua, preso eta iheslarienganako elkartasun adierazpen oro kriminalizatu nahian ari dira, baina agerikoa da ez dutela elkartasun hau suntsitzea lortu ez eta lortuko ere!

Beraz, gure babesa, indarra eta ELKARTASUNA adierazi nahi diogu asteazken honetan Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitu duten Gurekin Jaiko kideari. Gurekin Jaiek berriz ere konpromiso irmoa hartzen du eraso konstante hauen aurrean, sinesten dugun balio eta aldarrikapenak defendatzeko. Hemendik aurrera ere festa parte hartzaileak, parekideak eta aldarrikatzaileak antolatzen jarraituko dugu. Eta ozen esan nahi dugu eraso hauek etetea eta jaiak pakean eta lasaitasunez igarotzea gure eskubidea dela!”

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide