Orain arte jokatutako bi partidetan zumaiarrek erakutsi dute jokoan nagusitzeko gai direla, baina azken minutuetan akats gehiegi egin dituzte eta horrela galdu dituzte bi partidak, lehena etxean Barakaldoren aurka (24-26), eta bigarrena Iruñean, Anaitasunaren kontra (28-25). Hurrengo jardunaldian Corrales de Buelna hartuko dute Lubakin, larunbatean, 19:00etan. Emaitzen gainetik, Pablo Gutierrezen lesioa izan da denboraldi hasiera honetako albisterik txarrena. Lehen partidan belauna bihurritu zuen eta ziurrenik hausduraren bat izango du.