Igeriketa ikastaro berezia egiten ari dira Zaraguetakoak

Karkara.eus 2011ko urriaren 3a

Bidegorri berriari probetxua ateratzen diete ikasleek

Zaragueta Herri Eskolako ikasleek probetxua atera diote Orioko bidegorri berriari. Bizikletaz joaten dira ikasleetako asko Karela kiroldegian egiten duten igeriketa ikastarora eta eskolatik hasi e...

Bidegorri berriari probetxua ateratzen diete ikasleek

Zaragueta Herri Eskolako ikasleek probetxua atera diote Orioko bidegorri berriari. Bizikletaz joaten dira ikasleetako asko Karela kiroldegian egiten duten igeriketa ikastarora eta eskolatik hasi eta kiroldegiraino autorik ez dabilen bidean ibiltzen dira.

Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako neska-mutilak irailaren 19an hasi eta urriaren 14a bitartean egunero joaten dira kiroldegira bertako monitoreekin igeri egiten ikastera. Ekimen hau Foru Aldundiak eskola kirola sustatzeko egin duen kanpainaren barruan dago eta ordainketa ikaslearen familiaren eta Foru Aldundiaren artean egiten da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide