Zarautz Abesbatzak Oinkari taldearen ‘Ari du’ ikuskizuna antolatu du urriaren 12rako

Aritz Mutiozabal 2011ko urriaren 3a

Euria hari gidari hartuta, Oinkari dantza talde villabonarrak Ari du ikuskizuna taularatuko du urriaren 11n, Aritzbatalde kiroldegian, 22:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo bulegoan, 12 euroren truke, baina egunean bertan ere kiroldegiko lehiatilan erosteko aukera izango da. Emanaldia Zarautz Abesbatzak antolatu du, Zarauzko  kultura eta turismo sailen babesarekin, eta gaur aurkeztu dute Etxezabala eraikineko aretoan. «Zarautzen betidanik egon da dantzarako zaletasuna», adierazi du Zarautz Abesbatzako kide Aizpea Zubiak agerraldian. Ondorioz, hango eta hemengo abesbatzak ekartzeaz aparte, «Oinkariren ikuskizuna ekartzea egoki ikusi dugu, talde freskoa langilea, ilusioz betea eta euskal kulturaren bultzatzailea dela iruditzen zaigulako». Horrez gain, dantza emanaldi berezia bezain osoa dela nabarmendu du Zubiak. Izan ere, «dantza, musika eta olerkia nahasten ditu, xehetasun txiki guztiak zainduz». Euriaren «koktela» Ari du ikuskizunaren oinarria euria da. Oinkari dantza taldeko arduradun Eneko Arteagaren hitzetan, «euriak markatzen duen erritmoak dantzaren erritmoarekin uztartzen saiatuko gara».  Horretarako, «koktel» moduko bat prestatu dute; hau da, 70 dantzarik, 9 musikarik eta Juan Kruz Igerabide idazlearen errezitaldiak osatutako zuzenekoa. Musikaz, Garazi Esnaola arduratu da; poesiaz, Igerabide bera; eta dantzak, azkenik, bi zati izango ditu: emanaldiaren erdia dantza tradizionaldz osatuta egongo da eta beste erdia, berriz, Edu Muruamendiarazek eginiko koreografiez. «Hori guztia batuta, emanaldi xume eta goxo bat prestatu [...]

Euria hari gidari hartuta, Oinkari dantza talde villabonarrak Ari du ikuskizuna taularatuko du urriaren 11n, Aritzbatalde kiroldegian, 22:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo bulegoan, 12 euroren truke, baina egunean bertan ere kiroldegiko lehiatilan erosteko aukera izango da. Emanaldia Zarautz Abesbatzak antolatu du, Zarauzko  kultura eta turismo sailen babesarekin, eta gaur aurkeztu dute Etxezabala eraikineko aretoan.
«Zarautzen betidanik egon da dantzarako zaletasuna», adierazi du Zarautz Abesbatzako kide Aizpea Zubiak agerraldian. Ondorioz, hango eta hemengo abesbatzak ekartzeaz aparte, «Oinkariren ikuskizuna ekartzea egoki ikusi dugu, talde freskoa langilea, ilusioz betea eta euskal kulturaren bultzatzailea dela iruditzen zaigulako». Horrez gain, dantza emanaldi berezia bezain osoa dela nabarmendu du Zubiak. Izan ere, «dantza, musika eta olerkia nahasten ditu, xehetasun txiki guztiak zainduz».
Euriaren «koktela»
Ari du ikuskizunaren oinarria euria da. Oinkari dantza taldeko arduradun Eneko Arteagaren hitzetan, «euriak markatzen duen erritmoak dantzaren erritmoarekin uztartzen saiatuko gara».  Horretarako, «koktel» moduko bat prestatu dute; hau da, 70 dantzarik, 9 musikarik eta Juan Kruz Igerabide idazlearen errezitaldiak osatutako zuzenekoa. Musikaz, Garazi Esnaola arduratu da; poesiaz, Igerabide bera; eta dantzak, azkenik, bi zati izango ditu: emanaldiaren erdia dantza tradizionaldz osatuta egongo da eta beste erdia, berriz, Edu Muruamendiarazek eginiko koreografiez. «Hori guztia batuta, emanaldi xume eta goxo bat prestatu dugu», esan du Arteagak.
Zarauzkoa ikuskizuna taularatzen duten laugarren aldia izango da, eta Oinkarik grabatzeko baliatuko du emanaldia. Ondoren, Durangoko Azoka jarriko dute salgai ikus-entzunezkoa. Oinkari taldeko arduradunaren esanetan, «hirugarren aldia da Zarautzera etortzen garela. Guretzat garrantzitsua da plaza hau, Zarautzek euskal kulturan duen oihartzunagatik, eta, egia esan, gogo handiz gaude horrelako aukera bat eman digutelako».
Bizitzaren sinbolo
Ikuskizunaren ikuspegi poetikoaren nondik norakoen inguruan, «euria bizitzaren sinbolo orokorra» izango litzatekeela zehaztu du Igerabidek: «Euri mota ezberdinak, tantak… horiek guztiak loturik daude pertsonak bizitzan zehar izaten dituen bizipenekin eta emozioekin». Alde horretatik, egoera emozionalak adierazi nahi dira poesiaren bidez, eta hori dantzarekin uztartu. Bestetik, «poesia Euskal Herriaren sinbolotzat» ere har daitekeela azpimarratu du idazleak: «Hori osatzeko, besteak beste, Xabier Lizardi eta Bitoriano gandiaga poeten oihartzunetatik abiatu naiz. Ez dira haien olerkirik agertzen osorik, baina bai haien zatiak eta zantzuak».
Zarauzko Udaleko Turismo saileko zinegotzi Karmele Alberdi, bere aldetik, Ari du ikuskizuna «izugarria» izango dela azaldu du: «Ezin da galdu!». Hala, ikuskizunaz gozatzera joateko deialdia egin nahi izan die herritar guztiei, «benetan ederra» izango delako.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide