Getariako Bilduk herri batzarrera deitu ditu getariarrak. Bihar egingo dute bilkura, Alondigan, arratsaldeko zazpietan.
Azken hilabetean Udalean egindako lana eta hartutako erabakiak azalduko ditu koalizioak. Horrez gain, aurrera begirako egitasmoen berri emango du, eta herritarren parte-hartzea sustatzeko neurriak ere azalduko ditu.
Herritarrentzat proposamenak egiteko gunea “aparta” dela nabarmendu dute Bilduko ordezkariek.