Reunion Irlan jokatzen ari den Munduko Bodyboard Zirkuitoko proban aurrera egiten ari da Alex Uranga. Trialsak irabazi eta helburu nagusia lortuta, onenei ere aurre egiteko gauza dela ari da erakusten txapelketako saio nagusietan. Jadanik hiru txanda jokatu dira eta Alexek aurrera jarraitzen du. Hamasei onenen artean sartu eta, eta finalaurrekoetarako beste urrats bat baino ez zaio falta: Guilherme Tamega brasildarra gainditu beharko du horretarako, buruz buruzko kanporaketan. Sekulako kemena ari da erakusten Alex txapelketan osoan. Duela astebete lepauztaia atera zuen Zumaian, eta atzo sekulako kolpea hartu zuen aurpegian haitzen kontra. Hala ere, puntu honetara iritsita, gauza bakarra du buruan: "Irabazi nahi dut, onenei irabazteko gauza naizela erakutsi".