Hasi da XV.Zakila Bira

Urola Kostako Hitza 2011ko urriaren 1a

Oraintxu abiatu dira XV.Zakila Birako parte-hartzaileak. 700 korrikalarik eman dute izena aurten. Juan Carlos Zendoiak eman du irteera. Guztira 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Zumaiako Erribera kaletik abiatu eta Arroatik, Iraetatik, Aizarnazabaldik, Oikiatik eta Beduatik barrena, helmugara iritsi aurretik. Beroa dela- eta, zaila izango dute aurtengo parte- hartzaileek Jon Salvadorrek (01:04:14) eta Iratxe Aranburuk 2004an ezarritako marka hausteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide