Reunion Irletako sailkapen fasea irabazi du Alex Urangak, eta hurrengo denboraldian munduko 24 onenen artean izango da

Baleike 2011ko irailaren 30a

Iba International / Specker

Reunion Irletatik albiste ezin hobeak iritsi zaizkigu, Munduko Bodyboard Zirkuitoko probako sailkapen fasean onena izan baita Alex Uranga. Garaipenak sari bikoitza ekarri dio: batetik, probako saio nagusia...

Iba International / Specker

Reunion Irletatik albiste ezin hobeak iritsi zaizkigu, Munduko Bodyboard Zirkuitoko probako sailkapen fasean onena izan baita Alex Uranga. Garaipenak sari bikoitza ekarri dio: batetik, probako saio nagusian parte hartzeko aukera (munduko onenekin), eta bestetik, eta hau handia da, datorren urtean munduko 24 onenen artean izango da. Denboraldiko bi puntuazio onenak hartzen dira kontuan, eta Alexek bi garaipen lortu ditu jadanik, Galizian lehena eta hau bigarrena. Poltsikoan dituen 4.000 puntu horiekin ametsa gauzatzeko moduan da. Aipatzeko da, gainera, zalantzekin joan dela Reunion Irlara, joan den astean Itzurunen min hartu baitzuen besoan. Baina bistan da ez dela eragozpena izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide