Bilduk “balantze positiboa” egin du herriko festen inguruan

Zestoako Hitza 2011ko irailaren 30a

Bilduk festetako balorazioa egin berri du. “balantze positiboa” egin dute orokorrean, nahiz eta balorazioa egiterako orduan zenbait pertsonaren falta antzeman dela azpimarratu.

Urtero moduan, huts egiteak egon direla jakinarazi dute, &#8220...

Bilduk festetako balorazioa egin berri du. “balantze positiboa” egin dute orokorrean, nahiz eta balorazioa egiterako orduan zenbait pertsonaren falta antzeman dela azpimarratu.

Urtero moduan, huts egiteak egon direla jakinarazi dute, “eguraldi txarrak buruhausteren bat ere ekarri du eta ekitaldiren batek ez du uste bezain erantzun ona izan”. Baina orokorrean balantze ona egin dutela diote. “Zenbait ekitaldik bildu duen pertsona kopuruari erreparatu besterik ez dago, festen arrakasta baieztatzeko”.

Ekimenetan izan den parte hartzeari buruz, honako datuak pasa dituzte:

- Pilota: 485 pertsona

- Baginaren Bakarrizketak: 341 pertsona

- Zezenketak: 1. eguna: 490 pertsona  //  2. eguna: 500 pertsona

- Txakolin dastaketa: 199 edalontzi saldu ziren

- Paella lehiaketa: 570-600 pertsona inguru

- Oilasko jana: 125 pertsona inguru

- Umeen bazkaria: 240 pertsona inguru

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide