Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oraintsu bukatu da GQS mailako Reunion uhartekobodyboard txapelketa, eta Alex Uranga zumaiarra izan da nagusi. Oso alde eskasarekin irabazi du finalean; 12.84 puntu lortu ditu Urangak, Emmanuel Caro frantsesaren 12.80 punturen aurrean. Nolabait esateko, bien artean egonda garaipena; izan ere, Sergio Alonzo venezuelarrak (9.70) eta Jeff Desnoes frantsesak (3.34) ez dute asmatu. Caro jarri da hasieratik aurretik, eta ia txanda osoan bera joan da agintzen. Hala ere, Urangak bigarren olatu on bati esker menpean hartu du, 0.04 puntuko alde oso txikia atereaz.