Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
[Berria.info] Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966) Berriketan.info-ko bere txokoan jakinarazi duenez, urriaren erdialdera Mariano Ferrer kazetariaren (Donostia, 1939) artikuluen bilduma argitaratuko du, Elkar-ekin. 1991tik 2010era artean Ferrerrek idatzitako artikuluetatik ehunen bat batu ditu; batik bat, politikakoak.
Lo que dije, y digo izenako du liburuak, eta kazetariari egindako elkarrizketa luze bat ere jasoko du. Murua Uriak iazko martxoan Loiolako hegiak liburua atera zuen, 2006ko elkarrizketa politikoei buruzkoa, eta arrakasta handia izan du.