Aizarnazabalen herri kiroletako Euskadiko bi txapelketa jokatuko dira

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 30a

Igandean, Aizarnazabalen, Euskadiko herri kiroletako bi txapelketa jokatuko dira: Euskadiko III. Mailako Aizkora Txapelketako finala eta Euskadiko Lokotx-biltze Txapelketa. 18:00etan jokatuko dira probak, herriko pilotaleku plazan. Egin beharko duten lana da: 54 ontzako hiru enbor ebaki eta 60 ontzako bi enbor. Aizkoran ariko diren aizkolariak izango dira: Mikel Larrañaga (Azpeitia, Gipuzkoa, 21 urte), Jon Irazu (Zizurkil, Gipuzkoa, 29 urte), Arkaitz Jauregi (Ilarduia, Araba, 26 urte), Asier Pellejero (Areso, Nafarroa, 30 urte), Juanjo Erdozia (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 39 urte) eta Jose Antonio Loiarte (Zubieta, Nafarroa, 50 urte). Lokotx-biltzen kirolari bakoitzak ilara bakoitzean kokatutako 50 lokotx bildu beharko ditu. Lokotx bikoitzen tartea 1,25 metrokoa izango da.Parte hartuko dutenak dira: Alberto Ibañez (Gasteiz, Araba), Gorka Alegria (Araba), Alfonso Alvarez de Eulate (Algorta, Bizkaia), Eneko Garmendia (Baliarrain, Gipuzkoa), Jon Larrañaga (Mendaro, Gipuzkoa), Fernando Etxegarai (Bera, Nafarroa) eta Andoni Lasaga (Etxalar, Nafarroa).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide