![]() |
| Argazkia: Gorka Zabaleta |
Itsasaldi hauek aukera polita eskaintzen dute Itzurungo haitzuloetara sartzeko arrisku handiegirik hartu gabe. Atzo haietako batean izan ginen, gazte koadrila batekin batera. Sartu bezain pronto, kobazuloaren itxura ikusita, horrela bota zuen batek: "Balearen hezurdura dirudi!". Hain zuzen ere, "Balezulo" deitzen diote askoz kobazulo horri, itsaso handia dagoenean sifoi efektua egiten duelako –kobazulotik pixka bat aurrerago–. Baina, Imanol Azkuek azaldu digunez, beste batzuek "Barezulo" deitzen diote, itsasoa bare dagoenean baino ez dagoelako sartzea barrura, lanpernetara. Eta pluralean ere erabiltzen omen dute: "barezuluak", zulo guztiei erreferentzia eginez. Hemen ikus ditzakezue atzo egindako argazkiak.
