Udal Gobernuak proposatutako konfiantzazko aholkulari lanpostua izan da udal batzarreko gairik eztabaidatuena. EAJk eta PSEk gogor kritikatu dute, baina proposamena aurrera atera da Bilduren eta Aralarren aldeko botoekin. Aurreko legealdiko alkateorde Andoni Etxanizek beteko du lanpostua, "hasiera batean, urtebetez".