Alex Uranga bodyboarder zumaiarra The Reunion Bodyboard Pro txapelketako finalera sailkatu da, finalerdi estua jokatu ondoren. Azkenaurreko txandan bigarren sailkatu da, 10.53 punturekin, Jeff Desnoes frantsesaren atzetik (11.23 puntu). Finalean Desnoesen aurka ez ezik, Emmanuel Caro frantsesaren eta Sergio Alonzo venezuelarraren aurka neurtu beharko ditu indarrak Urangak.
Rider zumaiarrak adierazi digunez, oso motibatuta eta onena emateko prest ekin dio txapelketari, nahiz eta lesionatuta egon den azkenaldian. Izan ere, Zumaian entrenatzen ari zela, hondarraren kontra jo zuen olatu handi batek eta lepauztaia atera zuen. Ondorioz, bi astez ia geldirik egon da. Hala ere, eta txapelketan zehar erakutsi duen bezala, "beharrezko emaitza on hori lortzeko gogotsu nago. Maila onean ikusi naiz herrian enrenatzen, eta makina behartu beharra badago, hala egingo dut. Txapelketan jende batek huts egin du, baina indartsuenak bertan daude eta bertakoak ere oso onak dira. Olatu teknikoa fenez, zailagoa izango da beraiei irabaztea. lanak ondo egin beharko ditugu". Manu Uranga anaiarekin dago txapelketan.