Udalak bertan behera utzi du Auzobusa zerbitzua

Baleike 2011ko irailaren 30a

Auzobusak urtebete pasa eman die zerbitzua oikiarrei, baina Udalak bertan behera uztea erabaki du. Aurrerantzean, Aldundiak landa eremuetarako edo biztanle gutxiko inguruetarako daukan taxi zerbitzu publikoa jarriko da indarrean. Zerbitzu berria erabil...

Auzobusak urtebete pasa eman die zerbitzua oikiarrei, baina Udalak bertan behera uztea erabaki du. Aurrerantzean, Aldundiak landa eremuetarako edo biztanle gutxiko inguruetarako daukan taxi zerbitzu publikoa jarriko da indarrean. Zerbitzu berria erabiltzeko beharrezkoa da Lurraldebus txartela, eta bezperan abisatuko beharko da 943000117 telefono zenbakian, 9:00etatik 14:00etara. Taxiak bidaia bakoitzean lau lagun garraiatuko ditu, eta autobusen geltokiak erabiliko dira bidariak hartu eta uzteko. Neguko ordutegia honakoa izango da: 9:30ean, 13:30ean, 17:00etan eta 19:30ean Zumaiako tren geltokitik irtengo du; Aizarnazabalgo plazatik irtengo du 10:00etan, 14:00etan, 17:30ean eta 20:00etan. Udan, berriz, Zumaiatik 9:30ean eta 17:00etan irtengo da zerbitzua, eta Aizarnazabaldik 10:00etan eta 17:30ean.

H

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide