Balea bat agertu da Zarauzko uretan

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 29a

Zarauzko uretan  balea bat agertu da, hilda. Bertan da orain, Beraza parean, Alle Puntaren altueran, surflariz inguratuta. Ustelduta dago, eta hortzak eta burua janda. Hasiera batean ez zegoen argi balea edo kaxalotea zen, baina Ertzaintzak balea del...

Zarauzko uretan  balea bat agertu da, hilda. Bertan da orain, Beraza parean, Alle Puntaren altueran, surflariz inguratuta. Ustelduta dago, eta hortzak eta burua janda. Hasiera batean ez zegoen argi balea edo kaxalotea zen, baina Ertzaintzak balea dela ziurtatu du. Zazpi bat metro neurtzen ditu animaliak. Jende ugari gerturatu da ur ertzera, gertatutakoa hurbiletik ikustera. Kiratsa nabaria da, ugaztuna aspaldi hil zen seinale. Gorpua hondarretara ez ateratzea erabaki dute, eta itsaso barrura eramatea. Hori egingo duen ontziaren zain daude orain.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide