«Kanpotik zure lana aintzat hartzea ospatzekoa da»

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 29a

Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) «oso gustura» dago larunbatean emango dioten sariarekin. Euskal Egile Gorenaren Saria emango dio Mario Onaindia Fundazioak, euskal kulturari eta literaturari egindako ekarpenagatik. «Saria omenezkoa izango da; egile bati bere ibilbideagatik eman go diogu saria, ez lan edo obra zehatz batengatik», nabarmendu zuen fundazioko kide Alberto Agirrezabal zarauztarrak. Era berean, Urretabizkaiak mundua ikusteko duen «modu kritikoa» sarituko dute. Urretabizkaiak adierazi duenez, ez dago ohituta halako aitorpena jasotzera, eta eskerrak ematea besterik ez dagokio. Bere lanaz eta Mario Onaindiarekin izandako harremanaz hitz egin dio Urola Kostako Hitza-ri. Nola hartu duzu euskal egile gorenaren aipamen berezia? Poz handiz eta esker onez. Ni ez nago sariak jasotzera ohituta, eta poz handia ematen du norbaitek zure lana aintzat hartzea. Eskertzea besterik ez dagokit. Euskal kulturari egindako ekarpena, eta batez ere, mundua interpretatzeko duzun modu kritikoa aitortuko dute. Gustatuko litzaidake, egia esan. Badakit edozein sari merituei dagokio, eta eztabaidagarria da. Meritu zehatzari baino gehiago, lanari eskaintzen dioten saria da. Nik 40 urte baino gehiago daramat honetan, eta eskertzekoa da. Idazlearen lana bakartia da, etxetik bakarrik egiten dena, eta kanpotik zure jarduna aintzat hartzea ospatzeko modukoa da. Mario Onaindia ezagutzeko aukera izan al zenuen? Mario modu pertsonalean ezagutzeko aukera izan nuen. Momentu zehatz [...]

Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) «oso gustura» dago larunbatean emango dioten sariarekin. Euskal Egile Gorenaren Saria emango dio Mario Onaindia Fundazioak, euskal kulturari eta literaturari egindako ekarpenagatik. «Saria omenezkoa izango da; egile bati bere ibilbideagatik eman go diogu saria, ez lan edo obra zehatz batengatik», nabarmendu zuen fundazioko kide Alberto Agirrezabal zarauztarrak. Era berean, Urretabizkaiak mundua ikusteko duen «modu kritikoa» sarituko dute.

Urretabizkaiak adierazi duenez, ez dago ohituta halako aitorpena jasotzera, eta eskerrak ematea besterik ez dagokio. Bere lanaz eta Mario Onaindiarekin izandako harremanaz hitz egin dio Urola Kostako Hitza-ri.
Nola hartu duzu euskal egile gorenaren aipamen berezia?
Poz handiz eta esker onez. Ni ez nago sariak jasotzera ohituta, eta poz handia ematen du norbaitek zure lana aintzat hartzea. Eskertzea besterik ez dagokit.
Euskal kulturari egindako ekarpena, eta batez ere, mundua interpretatzeko duzun modu kritikoa aitortuko dute.
Gustatuko litzaidake, egia esan. Badakit edozein sari merituei dagokio, eta eztabaidagarria da. Meritu zehatzari baino gehiago, lanari eskaintzen dioten saria da. Nik 40 urte baino gehiago daramat honetan, eta eskertzekoa da. Idazlearen lana bakartia da, etxetik bakarrik egiten dena, eta kanpotik zure jarduna aintzat hartzea ospatzeko modukoa da.
Mario Onaindia ezagutzeko aukera izan al zenuen?
Mario modu pertsonalean ezagutzeko aukera izan nuen. Momentu zehatz batean nobela bat presatzen ari zela, argitaratu aurretik iritzia eskatzeko deitu zidan. Oso kontu bitxia izan zen. Nobelaren 100 bat folio-edo pasatu zizkidan, eta errotulagailu gorri bat. Zera esan zidan: «Zuk ez dakizu, baina ni kritika zuzen eta zorrotzei ohitua nago politikan, eta, beraz, errotulagailu gorri honekin marka ezazu beharrezko guztia, eta kendu eta jarri nahi duzuna». Gogoan daukat oraindik errotulagailu hori. Bitxia iruditu zitzaidan nola gonbidatu ninduen bere lana zuzendu eta basatia eta ausarta izatera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide