Uda amaituta, ordutegia aldatuko du Getariako Balentziaga museoak. Honakoa izango da, zehazki:
Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 10:30etik 17:00etara.
Ostiral eta larunbatetan: 10:30etik eta 20:00etara.
Igandeetan: 10:30etik 18:00etara.
Dena den, salbuespenak ere izango dira, eta jostunari eskainitako museoko ordezkariek zehaztu dituzte hauek ere:
Urriak 10etik 15era: 10:30etik 20:00etara.
Urriak 24an eta 31n: 10:30etik 20:00etara.
Abenduak 5etik 10era: 10:30etik 20:00era.
Abenduak 24an eta 31n: 10:30etik 17:00etara.