Estreinako erakusketa inauguratuko du gaur Juan Antonio Mendizabal ‘Kepai’ eskultoreak Torre Luzean

Aritz Mutiozabal 2011ko irailaren 29a

Juan Antonio Mendizabal ‘Kepai’-k 20 urte daramatza eskultura lantzen, eta gaur arratsaldean bakarkako bere lehen erakusketa zabalduko du Torre Luzean. Ateen irekiera eta inaugurazioa 19:00etan egingo dute, eta azaroaren 6a bitartean izang...

Juan Antonio Mendizabal ‘Kepai’-k 20 urte daramatza eskultura lantzen, eta gaur arratsaldean bakarkako bere lehen erakusketa zabalduko du Torre Luzean. Ateen irekiera eta inaugurazioa 19:00etan egingo dute, eta azaroaren 6a bitartean izango da ikusgai.  “Bizitzan barrenean egindako” 30 lan inguru bildu ditu aretoan, eta horiek hiru motatakoak direla nabarmendu du eskultoreak. Alde batetik, lehiaketetara aurkeztutako bospasei daude: Aoizko plazarako, Laudioko lorategi baterako eta Zarauzko malekoirako sortutakoak, esaterako. Gehienak finalisten artean sailkatu baziren ere, ez zuen saririk irabazi. Bestetik, oroigarri gisako eskulturak jaso ditu: Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialerako, Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia sailerako eta Zarauzko Musika Bandaren 25. urteurrenerako. Hirugarrenik, azkenik, azken urteetan ekoitzitakoak lan pertsonalagoak. “Horiek irudimen edo fantasia gehiagokoak dira. Azkenaldian, gainera, txapa mehearekin ari naiz esperimentatzen”, azaldu du Mendizabalek. Era berean, itsaslabarren itxura hartzen dutenak ditu, Zumaiako flysch-en urradurak edo hondartzetako haitzak islatzen dituena. Baita forma geometriko askea hartzen duten formak eta zilindroak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide