Zumaiaren muga-lerroa markatzen duten 17 mugarri ditu lokalizatuta Imanol Azkuek. Haien arrastoari segika, ibilbidea egiteko proposamena luzatu du ateki? blogean. Hitzordurako eguna, ordua eta lekua ere jarri ditu: urriaren 8a, larunbata, goizeko 08:30ean, Beheko Albergan (Ardantzabidearen hasieran). Animatzen bazarete, bidali mezu elektronikoa ateki@hotmail.es helbidera, bazkaria aldez aurretik enkargatu ahal izateko. Oraingoz, hemen daukazue Imanolek berak prestatu duen ibilbidearen bideoa.